XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Begiak tinko ditu aurreko lauren garezurretan, bizkarretan, dortsaletan.
Gero eta hurbilago daude, gero eta hurbilago, hain hurbil non besoa luzatuz gero ikutzeko moduan legokeela sentitzen baitu.
Bat-batean ohartu da besteak ez dituela jada ondoan, bakarrik doala helmugarantz, gero eta hurbilago duen helmugarantz.
Gorputzeko atal bakoitzetik indarrak atereaz, sentitu gabe mugitzen zaizkion hankek eraman dezaten utziz, aurreneko lekuan zeharkatu du helmuga.
Oinez jarraitu du apur bat aurrera, ahalegin izugarritik errekuperatuz, inguruan duen jendearen oihuez eta iskanbilaz ohartu gabe.
Ondoan du Xiana, irribarrez besarkatzen duela.
Eta neska, gorputzetik labainean duen izerdia xukatuz, sentipen bitxia, oso bitxia izan du bozgoragailuetatik entzutean Mariña Louzao izan dela lasterketan irabazle.